Argitalpenak

INSTITUTUAREN LOGO TXAPELKETA

Irudia
IKASTETXEAN MARTXAN JARRI DUGU EUSKARA BATZORDEAREN LEHEN LEHIAKETA!!

Euskarazko abestien Playlista

Irudia
Euskal musika entzun nahi baduzu, hona hemen euskal kultura taldeko kide batek zuentzako sortu duen euskarazko abestien playlista . Klikatu ondorengo estekan eta gozatu ! https://www.youtube.com/playlist?list=PLlB-yTHc6S_pBk7jk3QN4D6zuV4IoyCvB

Euskararen eguna

Kaixo guztioi, Zabalgana BHIn abenduaren 3an euskararen eguna ospatzeko egin ziren ekintzak dauzkazu txoko honetan ikusgai. Ondo gozatu!!

Txapelketen taldea

Kaixo guztioi!! Zabalgana BHIko Txapelketen taldearen txokoa izango da hau hemendik aurrera!! Ongi etorri guztioi!!

Megafonia taldea

Irudia
Kaixo guztioi, Zabalgana BHIko Megafonia taldearen txokoa izango da hau hemendik aurrera!! Ongi etorri guztioi!! LEHENENGO PROGRAMA! Deskribapena: 1. mailako  Nahiak txiste eta datu interesgarri bat kontatuko dizkigu. Uxuek,  Martxoaren 3an gertatutako azalduko digu. Bukatzeko, 2. mailako Maialenek, Euskara Batzordeak sortutako "Egunean Behineko" taldearen sailkapena aditzera emango digu. Zure iritzia jakin nahi dugu!! Gure korreoa: euskarabatzordea@zabalganabhi.net     BIGARREN PROGRAMA!! Deskribapena: 2. mailako Ziortzak programari hasiera emango dio. Jarraian, 1. mailako  Nahiak asmakizun eta datu interesgarri bat kontatuko dizkigu. Gero Uxuek,  Feminismoaren inguruan hitz egingo digu. Ondoren, 2. mailako Maialenek, Aitaren Eguneko informazioa emango digu. Bukatzeko, Ziortzak "Egunean Behineko" asteko irabazleak esango dizkigu. Zure iritzia jakin nahi dugu!! Gure korreoa: euskarabatzordea@zabalganabhi.net HIRUGARREN PROGRAMA!!! Deskribapena: Gaurkoan, Ziortz

Euskal kulturaren taldea

Irudia
 AGATE DEUNA Zer da Agate Deuna?          Santa Agata jaia  edo  Dona Agata jaia,  euskalkietan  Santa Ageda bezpera ,  Agate Deuna jaia ,  Santa Ageda eskea  eta  Santa Ageda batzea  izenez ere ezaguna,  Euskal Herriko  zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da,  Agata Cataniakoaren  omenez  otsailaren 5ean  eta bezperan ospatzen dena. Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperako egunean herrietan  kopla zaharrak  kantatzea makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta  kriseilua  lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak  leloa .  Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendeko azken hamarkadez geroztik emakumeek eta adin talde guztietakoek ere parte har dezakete.  Garai batean, urte horretan  soldaduskara  joan behar zuten mutil gazte edo  kinto en bilerak ere egiten ziren egun horretan, eskean betiere. Herri batzuetan,  Eskoria