Euskal kulturaren taldea


 AGATE DEUNA




Zer da Agate Deuna?


        Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia, euskalkietan Santa Ageda bezperaAgate Deuna jaiaSanta Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herriko zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena. Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperako egunean herrietan kopla zaharrak kantatzea makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa


Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendeko azken hamarkadez geroztik emakumeek eta adin talde guztietakoek ere parte har dezakete. Garai batean, urte horretan soldaduskara joan behar zuten mutil gazte edo kintoen bilerak ere egiten ziren egun horretan, eskean betiere. Herri batzuetan, Eskoriatzan, Oñatin... tradizio handiz, adin bereko gazteak biltzen dira ospakizun horri jarraipena emateko.


                   Abestien letrak (bi abesti abesten dira):


  1.                                                          2.  

Aintzaldu daigun Agate Deuna                Santa Ageda, Ageda;

bihar da ba Deun Agate                            gure martiri maitea,

etxe honatetan zorion hutsa                    etxe honeri eman eiozu:

betiko euko al dabe.                                    zoriona ta bakea.


Deun Agatena batzeko gatoz                   Heriotz eder-ederra,

aurten be igazko berberak,                       euki zenduan Ageda

igaz lez hartu gagizuz eta                      zeruko ateak zabaldurkian 

zabaldu zuen sakelak.                              hartu zenduan bakea.


Zorion etxe hontako denoi                       Eskerrik asko jentia

oles egitera gatoz:                                   bizi gaitezen bakean

aterik ate ohitura zaharrak                   gero zeruan batu gaitezan

aurten berritzeko asmoz.                         Agedarekin batera.


Ez gaude oso aberats diruz

ezta ere oinetakoz,

baina ezterri sano gabiltza

ta kanta nahi degu gogoz


Santa Ageda bezpera degu

Euskal Herriko eguna.

etxe guztiak kantuz pozteko 

aukeratua deguna.


Orain bai goaz alde egitera

Agur daitzugu gogotik,

Deun Agatena bitartez dela

ez dozu izango gerrik.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Megafonia taldea